Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

AGUR


Agur, ongi etorri Kultura Sailaren webgunera. Erabilgarriak izatea eta zuri, erabiltzaile horri, zerbitzu ematea da amarauneko gune honen xedea.

Hemen, Kultura Sailak egiten duena, eskaintzen dituen zerbitzuak, deialdiak eta informazio ugari aurkituko duzu. Arian arian webgunea  bera eta bertan biltzen dena jantzi eta etengabe hobetzea da zurekin hartzen dugun konpromisoa. 

Kultura Sailaren xede politikoa herritarren ongizatea eta kultur garapena eragitea da eta, horrekin batera, euskal gizartearen kultur integrazioa eta garapen sozioekonomikoa areagotzea.

Bidaiarik luzeenak ere urrats txikiekin hasten dira, Kultura Sailarena aspalditxo hasi zen eta horren lekukoa atari honetan eta bertan biltzen diren esteketan aurkituko duzu.

Hemen duzu, gainera, gurekin zuzenean harremanetan jartzeko posta elektronikoa eta helbidea.

Ez adiorik, agur t`erdi

Miren Azkarate Villar
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

Azken eguneratzea: 2004/12/15