Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza

 

Titularra: Gurutz Larrañaga Zubizarreta
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019462 Ext. 19462
Faxa945019535


Egitekoak

  • Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak kulturaren, gazteriaren eta kirolaren alorretan, Euskadiko herri-erakundeak euren artean koordinatuta lanean jardun dezaten eta euren arteko politika bateratzen jardungo du. Gainera, jardun-esparru horietan indarrean dagoen legeria garatu eta betetzen dela zainduko du, eta bereziki, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legea eta Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legea .
  • Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako pertsona arduradunak hasiera emango die Euskal kultura ondarea osatzen duten ondasunak Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legean zehazten diren kategorietan sailkatzeko edo zerrendatzeko espedienteei, eta helburu horrekin hartu beharreko erabakiak ere berak hartuko ditu, betiere erabakiok hartzea Administrazioko beste organoren baten eskumena ez bada. Halaber, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen eta ondare historiko artistikoa babesteko eta gordetzeko gainontzeko araudiaren arabera Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen espedienteei ere emango die hasiera eta ebatziko ditu.
  • Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako pertsona arduradunak Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak xedatutakoaren arabera Sailari dagozkion espedienteei hasiera emango die eta ebatziko ditu –baldin eginkizun hori beste organoren bati esleitu ez bazaio–, bereziki, gai horretako zehapen-ahalmena Eusko Jaurlaritzak esleitua izaki, bideratu beharreko espedienteak.