Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

 

Titularra: Iñaki Gomez Sarasola
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019466 Ext. 19466


Egitekoak

– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 25/2006 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak.

– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.

– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak zeregin hauek izango ditu:

  • a) Aipatutako arloetan dauden beharrak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan burutzen diren jarduerak bultzatzeko, sendotzeko eta/edo zabaltzeko egoki ikusten diren administrazio-neurriak hartzea.
  • b) Kulturaren Euskal Behatokia zuzentzea. Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio, dokumentazio eta ikerketa zentro moduan jardungo du, zuzendaritzaren mendeko zerbitzua den aldetik.
  • c) Sailburuordetzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlan eta ikerketak egitea, eta horren dokumentazioa eta zabalkundea.
  • d) Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa eta lankidetza bultzatzeko formulak aztertzea.
  •  e) Arlo horietan erakunde publikoek izango duten jarduera planifikatzeko egitasmoak burutzea.
  • f) Arlo horietan kultura kontserbatzeaz, sortzeaz eta zabaltzeaz arduratzea.
  • g) Euskadiko kultura-industriak garatzen laguntzea eta bultzatzea.
  • h) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoen eta euskal kulturaren eremuko lurraldeen arteko kultura-harremanak sustatzea.
  • i) Euskal Kulturaren sorkuntza kanpoan zabaltzeko neurriak aztertzea eta proposatzea.