|
Atzoko euriteek Arabako zenbait tokitan eragindako kalteak, eta Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak luzatutako eguraldi iragarpenak kontutan hartuta, uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko diru laguntzak bideratzeko atzo Gobernu Kontseiluak onartutako Dekretuaren epeak egokitzea erabaki du Jaurlaritzak. Euskalmet agentziaren iragarpenaren arabera, datozen 24 orduetan toki jakinetan ekaitz zaparrada oso bortitzak egon daitezke Euskadiko Hiru Lurralde Historikoetan.
Onartutako dekretua, 2008ko maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean, Bizkaian batez ere jasandako kalteak konpontzeko diru laguntzak bideratzen zituen, baina Jaurlaritzak uholdeen epe erreferentziak zabaltzea adostu du. Hortaz, onartutako arauan zehazten diren laguntzak, euriteek Araban eragindako kalteei aurre egiteko balioko dute eta iragarri diren, edo iragarri daitezkeen euri zaparradek eragin ditzakeen kalteak konpontzera laguntzeko ere bai.
|