Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Lehendakari

euskadi.net-en logotipoa

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ibarretxek dio elkarrizketan guztiek hartu behar dutela parte
 
EAJ, EA eta EBk Koalizio-hitzarmena sinatu dute Ajuria-Enean

Lehenadakaria, EAJ, EA eta EBko ordezkariekin batera Kolizio-Hitzarmena sinatu zuten unean

Koalizio-hitzarmenaren textu osoa (pdf, 281 Kb)

Juan José Ibarretxe Lehendakariak “gauzak ondo egiten baditugu, legealdi honetan bakea lortzeko aukera egongo den” zalantzarik ez duela azaldu zuen. Horrela adierazi zuen EAJ, EA eta EBren arteko Gobernua osatzeko sinatutako koalizio hitzarmena eta gaineratu zuen horretarako “guztiek” hartu behar dutela parte eta izan behar dutela euren ideia eta proiektuak defendatzeko aukera, normalizazio politikorako akordioa lortzeko elkarrizketa politikoa hasten denean.

Une hauetan garrantzitsuena, Lehendakariaren iritziz, metodologia eta negoziazio eta elkarrizketa prozesua adostea da eta horregatik eskatu zien indar politiko guztiei “lasaitasuna” izan dezaten eta ez daitezela “arinegi” ibili, eta bereziki eskatu zien “diskrezioz lan egin dezatela”, izan ere “hau guztiaz komunikabideetan hitzegiten baldin badugu, ez dira helburuak lortuko” esan zuen eta zentzu honetan, iragarri zuen berak ez duela gai hauetaz jendartean hitzegingo.

Lehendakariak baieztatu zuenez, irailetik aurrera, talde-lanen bidez, elkarrizketa eta horretarako ezarri beharko liratekeen epeei buruz alderdi bakoitzak dituen printzipioak ezagutzen hasiko dira.

Halaber, gobernu honek ongizatea eta pertsonen aurrerabidea, desberdintasunak deuseztatzea, sexuari dagozkionak bereziki, garapen jasangarria eta Euskadi munduan kokatzea ditu helburu. Hiru alderdiek egindako lana dela eta, Lehendakaria oso pozik azaldu zen. Horrek, bere ustez, zera adierazten du: “ezberdinen arteko akordioa “posible dela eta zentzu honetan, akordio hori beste alderdiei zabaltzearen alde egin zuen, ez baita “bazterketetarako garaia, elkarrizketa eta negoziazio garaia baizik” esan zuen.

Bestalde, hiru alderdi sinatzaileetako buruzagiek, alegia, EBBren presidente, Josu Jon Imazek, EAko presidente Begoña Erraztik eta Ezker Batuaren Koordinatzaile den Javier Madrazok azaldu zutenez, hitzarmenaren helburunagusia bakea eta normalizazio politikoa dira. Halaber, azpimarratu zuten akordioa lau urtetarako dela eta indar politiko guztiei “herri hau guztien artean eraiki ahal izan dezagun, arduratsu eta koherentziaz” joka dezatela dei egin zien


Azken eguneratzea: 2006/06/20