|
| Lehendakaria, Osasun Sailburua eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia osasun zentroaren arduradunekin batera. JB |
Lehendakariak gaineratu duenaren arabera, Euskadik argi eta garbi du, "ikerkuntza zientifiko eta teknologikoan transferentzia ez izan, Europako berrikuntza eremuan erreferente bat izango garela, baliabide, esfortzu eta ideia guztiak erabiliko ditugulako proiektu hau garatzeko".
Ildo horretan, Lehendakariak adierazi duenez, "zurea dena aldarrikatu behar da" eta, era beran, Euskadi erreferente bat izango dela berrikuntza sektorean ziur da "transferentzia eduki edo ez", nahiz eta "transferentziarekin errazago izango den".
Bio Donostia Institutuaren lehen harria jartzean, osasuna eremuan "ikerkuntzarako egitura egonkorra" sortzen ari dela uste du Ibarretxek.
Lehendakariak azaldu duenaren arabera, "garai berri bati" hasiera eman diogu, ikerkuntzarako egiturari eta osasunaren ikertzaileei "jarraitutasuna" eta "egonkortasuna" eskaini nahi diegulako.
"Orain arte ahal izan duguna egin dugu; eskura genituen guneak ez ziren egokienak, hondarrekoak baino; I+G deialdietatik lortzen genituen diru-laguntzen arabera egiten genuen kideen dedikazioa eta ikerkuntza aritu zareten lagunak, zuen bokazioagatik egiten zenuten, gaixoei kasu egin ostean", gogorarazi du.
Bere hitzaldian, Ibarretxek biomedikuntzan ikertzearen alde egin du eta "ezagutza sustatzea berrikuntzaren eragilea" dela azpimarratu du. Halaber, ikerkuntza eta berrikuntza osasunaren eremuan "jendearen arreta hobetzeko asmoz" egiten da eta "bere osasunaren arazoak konpontzeko".
Berrikuntzaren eragilea
Bere ustez, Osakidetza aldi berean "berrikuntzarako produktu berrien bezeroa eta hornitzailea" da; bere hitzetan, osasun publikoa "berrikuntzaren eragilea" eta "aliatu estrategikoa" da gizarte berritzaile bat eraikitzeko.
|