Hasiera

Albisteak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskal Administrazioen sarrera arruntak %12,1 eta gastua %8,6 hazi ziren 2006an
 

2006ko ekitaldian, Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal Administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko erakundeekin batera) gastu arruntak %8,6 hazi ziren, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu arrunta 11.066,9 milioi euro izan zen; sarrera arruntak 14.267,6 milioi izan ziren, urteko hazkunde tasa, 2005aren aldean, %12,1 izan zelarik.


Zerga sarrerek -sarrera arrunt guztien %90 baino gehiago- %11,6ko aldakuntza positiboa izan zuten. Haien artean Sozietateen Zergatik eratorritakoek izan zuten urte arteko hazkunderik handiena, %16,8. BEZak %11,9ko hazkundea izan zuen eta PFEZak %11,1ekoa. Udal zergen hazkundea antzekoa izan zen, %11,7, eta Zerga bereziena txikiagoa, %4,7.


2006an Euskal Administrazioen zor bizia 3.354,3 milioi euro izan zen, 2005ean baino %6,7 gutxiago. Azken urtean amortizatu beharreko zorretik 442,0 amortizatu ziren, baina 199,2ko zor berriak egin ziren; azken zorra 0,2 milioi eurotan murriztu da.


Euskal Administrazioen finantza-zor hau BPGren %5,4 izan zen, ia puntu bat gutxiago 2005ean baino, non %6,3 izan baitzen.


 

EUSTATeko prentsa oharra, 2008ko ekainaren 30a

Azken eguneratzea: 2008/07/04